|
Nafarroako Gazte Martxako lehenbiziko etapa osatu dute 50 gazte inguruk |
|
|
|
|
ostirala, 2010(e)ko abuztua(r)en 06-(e)an 19:58etan |
|
Uharte-Arakiletik abiatuta, gaur hasi eta igandera arte luzatuko den Nafarroako Gazte Martxaren lehenbiziko etapa osatu dute 50 bat gaztek, Arbizura iristeko. Eskualde ezberdinetatik iritsita, Uharte-Arakileko plazan elkartu dira goizeko 11:00tan gazteak, eta harrera ekitalditxo baten ostean, Aralarko San Migel baselizarainoko bideari ekin diote, aldapan gor a. Bi ordutara iritsi ez den ibilbide baten ostean ailegatu dira helmugara gazteak. Bertan, bazkari goxoaz gozatu eta euskararen egoera aztertzeko eztabaida burutu dute, gerizpean. Era horretan, egun euskaldunok Euskal Herrian bigarren mailako herritarrak garela eta euskaraz erabat bizitzeko aukera guztiak ukatzen zaizkigula presente hartuta, egoera hori iraultzeko hausnarketan murgildu dira. Norberak plano pertsonalean zein kolektiboan euskara erabiltzeko egin beharreko haututik abiatuta euskararen normalizaziorako beste hainbat ildotan sakondu beharra adierazi dute. |
|
Azken eguneratzea ( ostirala, 2010(e)ko abuztua(r)en 06-(e)an 20:35etan )
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
Gaur amaituko da Txorierri, Uribe-Butroe eta Busturialdeako martxa |
|
|
|
|
ostirala, 2010(e)ko abuztua(r)en 06-(e)an 10:38etan |
|
Asteazkenean hasi zen martxa puntu ezberdinetatik eta atzo guztiak batu ostean, gaur amaituko da Txorierri, Uribe-Butroe eta Busturialdeako martxa Natxitxun ospatuko den Gazte Egunarekin. |
|
Azken eguneratzea ( ostirala, 2010(e)ko abuztua(r)en 06-(e)an 10:43etan )
|
|
|
Mendebaldea gorrituko duen Gazte Martxa gaur hasi da Santurtzin |
|
|
|
|
osteguna, 2010(e)ko abuztua(r)en 05-(e)an 12:48etan |
|
gara.net Udaren etorrerarekin batera Euskal Herriko beste hainbat txokotan egin bezala, gazte independentistek abian jarri duten Udako Gazte Martxa ekimena mendebaldera iritsiko da abuztuaren hasieran. Zehazki, gaurtik larunbatera uholde gorriak Bizkaiko Meatzaldea zeharkatuko du, Ezkerraldeko eta Enkarterriko inguruetatik igaroz eta egun horietan, amesten duten Euskal Herria irudikatuko dute gazteek.
|
|
Azken eguneratzea ( osteguna, 2010(e)ko abuztua(r)en 05-(e)an 12:57etan )
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
Uribe Kostako Martxa irailaren 17tik 19ra burutuko da |
|
|
|
|
osteguna, 2010(e)ko abuztua(r)en 05-(e)an 12:46etan |
|
Irailaren 17, 18 eta 19an burutuko da aurtengo Uribe Kostako Martxa, "Gazte borrokaz, Uribe Kosta eraiki" lemapean. Erandion hasi eta Plentzian amaituko da martxa, eskualde osoa independentziaren aldeko gazte olatuaz buztiko duelarik. Ibilaldi soil bat izatetik haratago, asteburuan zehar martxan parte hartuko duten gazteek gaur egungo sistema kapitalista patriarkalaren aurrean euskal gazteriak duen aukera posible bakarra independentzia dela irudikatuko dute. |
|
Azken eguneratzea ( osteguna, 2010(e)ko abuztua(r)en 05-(e)an 12:47etan )
|
|
Abuztuaren 6tik 8ra izanen da Nafarroako gazte martxa |
|
|
|
|
osteguna, 2010(e)ko uztaila(r)en 22-(e)an 11:01etan |
|
Uharte Arakilen hasi eta Altsasun amaituko da martxa. Egitarau txukuna osatu dute gazteek 3 egunetarako. Bonoak herrietan eskuratu ahal izanen dira 25 euroren truk eta azken eguneko bazkarira joan nahi duenak 10 eurotan bazkaltzeko aukera izanen du. Egitaraua Nafarroa atalean duzue. |
|
Azken eguneratzea ( osteguna, 2010(e)ko uztaila(r)en 22-(e)an 11:07etan )
|
|
"Gure esku dator aldaketa" |
|
|
|
|
astelehena, 2010(e)ko uztaila(r)en 19-(e)an 11:56etan |
|
Ozaetan ostiralean hasi zen Arabako gazte martxa atzo amaitu zen Agurainen. Bertan Euskal Herri independiente eta sozialista baten aldeko apustua azpimarratu zuten eta bandera gorriak astindu zituzten.
Ostiralean arratsaldeko seirak aldera Ozaetako herritikan abiatu ziren 25 bat martxista, motxilak soinean eta gogo biziz. Ordutxo bat ibili ostean Larreako baserri baten gelditu ziren, eta bertan lan egiten duen emakume gazte batek lehen sektorearen egoeraren inguruko hitzaldi txiki bat eman zien eta elikadura subirautzaren inguruan berbetan ibili ziren. Lehen sektoreak aurrera egiteko Euskal Herriko produktuak ekoitzi eta hemen kontsumitu behar ditugula azpimarratu zuen, hesi bat jarri behar dela azpimarratuz, bai globalizazioak eragiten duen egoera gelditzeko eta transjenikoen erabilpena ekiditeko. |
|
Azken eguneratzea ( astelehena, 2010(e)ko uztaila(r)en 19-(e)an 12:00etan )
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
|
|
|
|
|
Orria: 1 Guztira: 2 |